Munizipalistok

Twitter
Youtube
Instagram

PENTSIONISTAK ARABA LAN-ERREFORMAK INDARGABETZEA

28 maiatza, 2019 munizipalistok

Beste Astelehen bat Eguzkira

2010etik hona, lan-erreformak biderkatu egin dira, lan harreman eta negoziazio kolektiboari dagokienez eta enpresarien boterea gehitu eginda, langileen negoziatzeko ahalmena eta beraien eskubideak suntsitzen ziren neurrian.

Erreforma laboral hauek, lan-baldintzak adosteko eskubideetan hasi eta, lan aldekotasunaren orokortzea, aldi baterako kontratuak, EREak, kanporatzearen erraztasuna, obra eta zerbitzuetako azpi-kontratazioak, enpresa berdineko hainbat arlo, kanporatzea. Neurri guzti hauek, lan-baldintzak, eten gabe gaineratu dituzte, soldata gutxitu eta osasun laborala hondatzearekin bukatu dira. Neutraltasuna itxura honek, emakumeen egoera sozio- laboralari iraunkortasuna ematen lagundu dio; kaleratze askok, lan baldintzen hondatzeak, behin behineko kontratazioak, eta abarrek emakumeengan izan dute eragina.

Lan-hitzarmenen ultraaktibitatea ezabatu duen negoziazio kolektiboaren erreformak edo herrialdetako sektoreko hitzarmenen indargabetzeak, soldaten maila bikoitzak eta murrizketak ekarri dituzte.

Soldatek BPGan duten beren partea jaisten ari dira eta soldaten pobrezia eten gabe handituz doa, jende gazteari bizibide duina eskuratzeko baldintzak zailduz, eta genero desberdintasuna areagotuz.

Oraindik, ez dira berreskuratu krisiaren urte gogorrenetan galdu ziren milaka lanpostu. Berreskuratutako lanpostuak ez dira egonkorrak eta eskubideari dagokionez gero eta prekarioagoak dira. Arlo guztietan eta adin talde denetan, gora egin du prekarietateak. Gizon-andre artean lan baldintza desberdintasuna handiak daude; lan partziala ere asko hazi da azken urteotan.

Kapitalismo fase berri honen birmoldaketan oso kaltetua atera den sektore bat gazteria izan da: langabezia tasa altuekin, sortzen diren lan-postu berriak, muturreko prekarietatean eta soldata baxuetan datza. Horren ondorioz, milaka gaztek atzerrirako bidea hartzea baino ez zaie geratu.

Lan egoitzetan eta enpresetan, gero eta gehiago, elkarren ondoan aurkitzen dira, bere zerbitzuak ematen, enpresa ezberdineko pertsonak: enpresa nagusia, ETT, kontrata, azpikontrata, autonomoak.,… Haratago begira, ez kasu gutxitan, enpresa nagusiko langileak, produkzio prozeduran talde txikienaz osatuta dago, eta enpresa hauen etekinak eta onurak, hemendik urrutiko herrialdeetan pilatzen dira.

Aipatutako lan batzuen esplotazioa profilak, basatiagoak dira, adibidez etxeko langilearenak. 2012an talde hau, Gizarte Asegurantzan parekotasuna ez zen osoa izan. Ez dituzte langabeziako prestaziorik, soldata errealaren kotizazioak falta dira, parekotasuna, hasieran 2019rako orain 2021erako.Itxuraz, etxeko lan beharrezkoak dira baina boteretsuan erabat mespretxatzen dute. Milaka emakume langile, zaintza lanek eskatzen duten beharei aurre egiteko, esplotatuak izaten dira, herri erakundeek behar horri aurre egiten ez dion bitartean.

Lan erreformen eragina sakona izan da. Lan Ministrak berak azaldu bezala, 2018an, 2011an baino 1.2 milioi kotizatzaile gehiago egon ziren arren, 1.328 milioi gutxiago jaso ziren kotizazioetan. Datu hauek agerian jartzen du soldaten jaitsiera beldurgarria. Horren Pentsioen Sistema Publikoaren suntsiketa suposatzen du.

Vitoria Gasteizen 2019ko maiatzak 27


Bilboko atzo manifestazioa

Etiketak: ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude