- Este evento ha pasado.
VITORIA-GASTEIZko HERRI-KONTSULTArako JARDUNALDIetarako GONBIDAPENA
23 noviembre, 2019 @ 9:00 am - 2:00 pm
Gasteizen Herri-Kontsultako udal-araudia egon badago; gainera alkateak urtero gordetzen du data bat kontsulta bat egin ahal izateko; hala eta guztiz ere, ez da inoiz kontsulta bat ere praktikan jarri, ez era instituzionalaren bidez –duela gutxi udalbatzak uko egin zion Bildu taldeak aurkeztutako proposamenari–, ezta herri-ekimenaren bidez ere.
Hori dela eta, Munizipalistok Elkartearen ustez bada garaia Gasteizen lehenengo Herri-Kontsulta bat aurrera eramateko, hiritarron partaidetza-eskubideen tresna demokratikoa delako, Udalerrian gertatzen ari diren edo gerta litezkeen eztabaidatzeko gaiei buruz erabaki ahal izateko.
Uste dugu, halaber, Kontsultako arloa eta galdera zehatza udalerriko elkarte, plataforma, gizarte-mugimendu eta hiritarren artean, baita Udalarekin ere, eztabaidatu eta aukeratu behar dugula elkarlaneko era demokratikoan. Beraz, pentsatu dugu beharrezkoa dela guztion arteko topaketa bat antolatzea erabakiak hartzeko.
Horretarako topaketa-, hartu-eman-, eztabaidatze- eta erabakitze-jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu. Egunak izango dira hilak 22a eta 23a, Ibaiondo Gizarte Etxean; aukeratu ditugu egun hauek azaroaren 24a delako alkateak kontsultarako jarritako eguna, baina, dakigunez, aurten ere ez da berriro ospatuko. Hona hemen gure proposamena:
AZAROAK 22, OSTIRALA
18:45 PARTE-HARTZAILEEN HARRERA
19:00 – 20:30 INFORMAZIO-SAIOA eta EZTABAIDA
GURE INGURUKO HERRI-KONTSULTEN EKIMEN eta PLATAFORMEN MAHAINGURUA
20:30-21:00 INFORMAZIO-SAIOA eta AZALPENA
VITORIA-GASTEIZen HERRI-KONTSULTA BAT EGITEKO BALDINTZAK eta ARAUDIA
AZAROAK 23, LARUNBATA
9:00 -10:30 KONTSULTAko GAIA AUKERATZEKO TAILERRAK
10:30-11:00 BATERATZE-LANA eta KONTSULTAko GAIA ERABAKI
11:00-11:30 ATSEDENA
11:30-13:00 KONTSULTAko GALDERA AUKERATZEKO TAILERRAK
13:00-13:30 BATERATZE-LANA eta KONTSULTAko GALDERA ERABAKI
GALDERA BAT DAGO AIREAN!
ZUEN PARTE-HARTZEA GARRANTZITSUA DA GASTEIZ PARTIZIPATIBOAGOA eta DEMOKRATIKOAGOA IZAN DADIN