Gasteizen “Armas EuskoLabel para la Guerra” azoka. Gerrari Planto. Militarismoaren aurka.
4 ekaina, 2019 munizipalistok Euskal Herriko hainbat erakundek eta elkartek Gerrarako Eusko Label armak izenburuarekin antolatu dute
azoka ekainaren 1ean 11:00etatik 15:00etara Gasteizko Foru enparantzan.
Barazkiekin nahastuta Euskal Herrian ekoizten diren armak eta gerrarako piezak erakutsi dituzte. Horrela, Euskal Herriko armagintza enpresek gerrarako egiten duten ekoizpena salatu dute.
Espainiako gobernuak Saudi Arabiako, Turkiako edota Egiptoko gobernuei armak saltzen diezkiela ere salatu dute.
Besteak beste, Greenpeace, Intermon Oxfam, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Askapena, Bake Ekintza Antimilitarista, Emakumeok Gerraren aurka eta Gasteizkoak antolatu dute kanpaina bakezale hau.
Utzi erantzuna