Manifestua
MUNIZIPALISMO PARTIZIPATIBO, DEMOKRATIKO ETA ERALDATZAILE BATEN ALDE
2.019ko maiatzaren 26 udal-hauteskundeen ondoriozko udal-ziklo berriaren aurrean eta aurreko udal gobernuaren gauzatze antidemokratiko eta autoritarioaren aurrean, beharrezkoa iruditzen zaigu alternatiba munizipalista, partizipatiboa, berritzailea, sortzailea, feminista, interkulturala, askotarikoa, zainketa publikoetakoa, sostengarria… sustatzea eta bermatzea, hiri barneratzailea garatzeko, bere auzo eta kontzejuetako biztanleekin eta biztanleentzat, hauen eskubide eta beharretan oinarrituta.
Hortaz, eztabaida eta hausnarketarako tartea irekitzea, ezaugarri hauek izango dituen plataforma munizipalista bat sustatu eta aurkeztearen aukerari buruz, giza- edo auzo-mugimenduetan diharduen jende orori, eta baita herritar-eskubideen narriadura horrek kezkatzen duen beste edonori ere:
- Kritikoa eta alternatiboa, bai egungo udal kudeaketarekin, bai eta udal gobernua beren zerbitzuan makurtu duten presio-taldeekiko –direla merkataritzaren alorrekoak, elitistak edo lobbing pribatuak–, zeinen aurrean ez diren gasteiztarren eskubideak lehenesteko gauza izan.
- Partizipatiboa, funtzionamenduari begira batzarrean oinarrituko dena, eta herritar-galdeketak (herritar, elkarteei zein giza mugimenduei) eskatuko eta praktikatuko duena.
- Demokratikoa, halako moduan non pertsona eta kolektiboek eztabaidatzeko, entzunak izateko eta elkarri laguntzeko leku bat aurkituko duten, non beren eskakizun, eskubide eta proposamenak entzunak izango diren.
- Konfederala eta autonomoa, ulertzen baita gure udalerria osatzen duen aniztasunak (batetik kontzeju, administrazio-batzar eta auzoak, bestetik herritar-sektoreak) errespetatuak, ezagunak eta babestuak izan behar dutela zein bere inguruabar eta arazo bereziekin.
- Solidarioa eta lankidetzan arituko dena Araba, Euskadi edo beste autonomia-elkarteetan sortutako beste aldarrikapen munizipalista batzuekin, gurekin bat etorri edo ez.
- Hiri-eredu jakin bat defendatuko duena, feminista, ekitatiboa, zuzena, iraungarria, partizipatiboa, solidarioa (eskubideen ikuspegitik) eta internazionalista, non honako hauek izango diren udal-jardueraren lehentasun: pertsonak; bizitza duina; zerbitzu publikoak eta guztiok konpartituaren alde egitea ongizate sozial, kolektibo eta harreman-ongizaterako formula gisa; zaintza, politiko publikoen aukera gisa; abiadura handia eta makroazpiegitura ez inklusiboen kontrako jarrera, eta bai, aldiz, mugikortasun anitz eta jendearen eta auzoen beharretara egokituen aldekoa; komunikazioa, artea eta kultura, pertsonen eta jendearentzako eskubide eta jarduera publiko gisa ulertuta… Hots, jendearen, jendearekin eta jendearentzat eginiko hiria, eta ez interes merkantilista eta elitisten menpean jarria.
- Independentea, edozein talde ekonomiko, politiko, ideologiko edo/eta komunikaziokotik, baina, aldi berean, erreferente dituen herritarreko –zeinekiko konpromisoak hartuko dituen- erabakiekin konprometitua, inplikatua eta lotua.
Labur esanda, Plataforma Munizipalistaren ororen proiektua beste Vitoria-Gasteiz eraikitzeko, honako konpromiso hauetan oinarrituta:
– Herritartasun osoarentzako Giza Eskubideak.
– Kontrol munizipalista.
– Herri-eskakizunen elkartasuna eta sustapena, batez ere baztertze eta
marjinazio arrisku gehienen kasuetan.
– Udalbatzaren aurreko mobilizazioak exijentzia eta presioa sendotzeko.
– Herritar guztien partaidetza udaleko erabakitze esparru guztietan.
– Herri-plataforma guztiekin eta guztien artean lankidetzan jardun.
– Herritartasunaren iritziaren aurkako edozein neurriren inposaketaren
aurreko erresistentzia, bere erabakitzeko eskubidea osoa errespetatu
dadila.
– Biztanle guztientzako denen zainketa kolektiboa oinarri nagusia den hiri
bat sustatzea eta bultzatzea.
– Azken finean, ororen ongiarekin, guztionarekin, gizarte-ongizate publikoarekin eta ongi bizitzearekin konprometitutako hiria garatzea