Munizipalistok

Twitter
Youtube
Instagram

BEROA TUTORETZA-FUNDAZIOko LANGILEAK MUGAGABEKO GREBAN

20 ekaina, 2019 munizipalistok


Zerbitzu publikoa da, eta Fundazioak zeharka kudeatzen du, langileek lau urtez baino gehiagoz errklamatu izan dute dagokien kategoria aitortzea.

Bero Tutoretza Fundazioa irabazi-amorik gabeko elkartea da, eta Lnakidetza hitzarmen du
Gizarte Ongizaterako Foru  Erakundearekin (GOFE), gaixotasun mentala duten tutoretzak kudeatzeko. GOFEk eskaintzen dituen zerbitzuetako bat da, eta zeharkako kudeaketaren bidez eskaintzen du.

Foru Aldundiak behin eta berriz ukatzen du langile horien lanak hezkuntza-izaera duenik, eta monitoretzat hartzen ditu langileak, dituzten eginkizunen arabera dagokien kategoria baino beheragokoa emanez; nahiz eta Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen Kontseiluaren baitan kanpoko profesionalek 2.016. urtean egindako bitartekartizan errealitate hori berariaz aitortu.

Batetik, errealitate hori ez onartzeak eta, bestetik, Foru Aldundiak arreta espezializatu hori eman beharrak oraingo gatazka honetara ekarri dituzte. Foru Aldundiak diru-kostuaren ikuspegitik azatertzen du gaia soilik, ematen den zerbitzuaren egokitasuna kontuan hartu barik.

Etiketak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude