Munizipalistok

Twitter
Youtube
Instagram

SOLDATEN eta PENTSIOEN ARTEKO ARRAKALAK GAINDITU

4 ekaina, 2019 munizipalistok

Ekainaren 3an, astelehenero bezala, Arabako pentsionistak kalera atera dira beren eskaerak aldarrikatzera, haienak guztionak direnak.

Gizarte kapitalista hetero-patriarkal honetan generoaren araberako diskriminazioa agerian dago. Estatistikei begiratuz, soldaten arrakala %22,9an kokatzen da eta pentsioenak %35ean.

Honen sustraian dago emakumeak kalitatezko soldatapeko lanetan parte-hartze txikia dute; kotizazio ibilbide laburragoak jaiotze garaietan, eta umeen eta adinekoak zaintzagatik; soldata baxuetako lanak feminizatuta egotea; ordu gutxiko lanetan ere emakumeen presentzia hnadia da, horrek dakartza kotizazio baxuak; eta kasu askotan emakume nagusiak soldatapeko lana utzi zuen ezkontzerakoan, eta gizonaren soldatapean hasiera batean, eta alarguntzearekin, geroago, pentsio batekin bizi behar izaten dute.

Egoera hau aldatzeak eskatzen du lan arloan benetako berdintasuna pasatzea, eta ez eraman emakumeen lanak prekarioak eta egonkor ezak izatera; emakumeak egiten dituen lan asko denon artean banatu beharko lirateke eta beste edozein lanbideren begirune berdina edukitzea; enplegu egonkorrak eta kalitatezkoak izatea; haurdunaldietan eta amatasuna egoeratan babes zabalagoan kotizazio aro horientzat; ume eta adinekoen zaintzetan kalitatezko zerbitzu publiko eta nahikoak lortzea.

Hezkuntza, genero eta jendarte politika berriak esaktu behar ditugu, errola berriekin ardura pertsona guztiona dela gureganatuz.

Gizon mentalitatearen aldaketa eskatzen da seme-alaben jaiotzearen eszedentzia kasuan bezala, oso gutxi erabilia den egun.

Bai 1.200 euroko LGS eta bai 1.080 euroko gutxiengo pentsioa lortzea soldata eta pentsio arrakalak gainditzeko gako onenetakoa da.

Pentsiodunak aurrera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude