Munizipalistok

Twitter
Youtube
Instagram

2.019ko lehenengo seihilabeteko Pentsiodunen asteleheneroko borroka momentuz bukatu da duintasun osoz: “gure erantzuna hurrengo hileetan irmoa izango da”. “Oinarrizko beharrak ez dira txantxetako gauzak” kontzentrazioarekiko bilgunea ere bai.

9 uztaila, 2019 munizipalistok

Nor Gobernuan berdin dio, gu borrokan, horrek balio.

Astelehenero bezala Pentsionak Arabako kideek, lau herrialdeetako plataformekin bat, duintasun-, koherentzia-, borroka-, adore- eta batasun-adibidea oparitu digute behin gehiago. Mobilizazio honen bidez bukatutzat eman diote hiruhilabete honetako borrokari duintasun osoz.

Udako atseden aurretiko mobilizazioa berezi honetan aldarrikatu zuten borroka ez dela ahulduko, baizik eta bueltan biziagotuko dela, udazken beroa anuntziatuz kolektibo eta sindikatuekin lanean ari direlako.

Eta irakurritako oharrean argi uzten zuten aurrekoa:

Baina berezia ere izan zen beste mobilizazio batekin elkartu zirelako: Pankartan jartzen zuen “Oinarrizko Beharrak ez dira jolas bat: Argia eta Ura Dohainik”. Elkartzea eta enpatia nabaria zen plazan agerian uzten Gizarteko eta herritartasunaren eskariak gero eta sendoagoak, elkatrgarriagoak eta zeharkakoagoak izan behar direla.

Eta horixe da, hain zuzen ere, Munizipalistok elkartearen funtsezko helburu bat: talde bakoitzaren elkartasun-, justizia-, berdintasun- eta eskubide-eskariekin bat etortzea Vitoria-Gasteizko elkarte ezberdinen elkarrekiko elkartasuna eta koordinazioa gero eta estuagoa izan dadin. Eta azaltzen dugu gure konpromisua gizarte-eredu honetako ahulenekin, guztion ongizatea denfendatzeko, pribatizazioen eta merkantilizazioen aurka.

Porque el Sistema de Pensiones refleja las desigualdades sociales y con especialidad brutalidad las desigualdades de género. Pentsioen Sistemak desorekak isaldatzen dituenez, eta batez ere genero-desparekotasunak zakarkeria handiz: ez da inolaz ere justua alargun gehienak hilabetean 711 eurotik behera kobratzea, estatu mailan batez bestoka baita. Bi milioiren emakumeen aurpegia da, pobreziaren aurpegia. Antzerako egoera gertatzen da bai Euskal Autonomia Erkidegoan baita Nafarroan ere.

Hori guztia dela eta, pentsio duinen borroka guztion borroka izan behar bada, baita ere pertsona guztion oinarrizko beharren estaldura izan behar da, XXI. mendeko gizarte eta komunitate demokartikoen eskubideetan oinarrituta.

Etiketak: ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude