Munizipalistok

Twitter
Youtube
Instagram

“Liburu eta Eztabaida Antiatoritarioen Topaketa” Zaharraz Harro! – Gasteizko Alde Zaharreko jai herrikoi eta alternatiboei lotuta antolatu du ZAPateneok.

28 ekaina, 2019 munizipalistok

Kaixo, ZAPlagun maitea! Zer moduz zabiltza? Lasaiago, uda etorri zaigu eta udako oporrak bistan daudelako? Baietz pentsatu nahi dugu… eta horregatik, azken emailean aurreratu genizunez, aurten ere ZAPateneokideok antolatu dugun “Liburu eta Eztabaida Antiautoritarioen Topaketa”-ren berri eman nahi dizugu. Azken bi urteetan bezala, Zaharraz Harro! – Gasteizko Alde Zaharreko jai herrikoi eta alternatiboei lotuta antolatu dugu. Horrela bada, ekainaren 27tik 30era bitartean, distri alternatiboen azokatxo bat aurkituko duzu Zapateneoren aurrean, programatu ditugun hitzaldi interesgarrietan parte hartzeko eta, noski, espazio antiautoritarioak ireki eta indartu nahi dituzten/ditugun beste pertsonekin ere biltzeko aukera izango duzu. Zer deritzozu proposamenari? Antolatutako ekitaldi guztiak ikus ditzakezun, Topaketaren egitaraua bidaltzen dizugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude