Munizipalistok

Twitter
Youtube
Instagram

Arabako pentsionistak, astelehenero bezala, kalera irten dira, kasu honetan Pedro Sánchezen gobernuari gogoarazteko duela 6 hilabete pentsioak errebalorizatzeko harturiko konpromisoa ez dutela bete.

2 uztaila, 2019 munizipalistok

Iritzi publikoari helarazi nahi izan diote haien salaketa eta protesta, Pedro Sánchezen Gobernuak abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuan gizarte-, lan- eta enplegu arloko eta beste premiazko neurriei buruz jasotako konpromisoak ez betetzeagatik.

Aipatutako dekretuan, pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera (KPI) igotzeko konpromisoa ez da bete. Beraz 50,25eko igoera iraingarriak indarrean jarraitzen du, baita pentsioen igoera eragozten duen iraunkortasun.faktoreak ere.

Argi utzi nahi izan diote Gobernu honi eta osatuko denari beren eskubideak defendatzen jarraituko dutela, eta horregatik hartu dute Gobernuaren Ordezkariordetzarako bidea pentsiodun guztiei eta hurrengo belaunalidei penstsio duinak bermatzeko ere lanean jarraituko dutela argi eta garbi uztera.

Pentsionistak aurrera!

AGINTZEN DUENAK AGINDU, PENTSIOAK GUK ZAINDU!

Etiketak: ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude