Arabako pentsionistak, astelehenero bezala, kalera irten dira, kasu honetan Pedro Sánchezen gobernuari gogoarazteko duela 6 hilabete pentsioak errebalorizatzeko harturiko konpromisoa ez dutela bete.
Iritzi publikoari helarazi nahi izan diote haien salaketa eta protesta, Pedro Sánchezen Gobernuak abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuan gizarte-, lan- eta enplegu arloko eta beste premiazko neurriei buruz jasotako konpromisoak ez betetzeagatik. Aipatutako dekretuan, pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera (KPI) igotzeko konpromisoa ez da bete. Beraz 50,25eko igoera iraingarriak indarrean jarraitzen du, baita pentsioen […]